XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ote zezakeen esperantzarik bilobaren batengan?

Iñaki Antsorenak hiru seme izan zituen.

Bigarrenak, Jose Inazio, 1954an jaioa, Isidro izan zuen bataiokoan aitabitxi.

Edonor ohar daiteke egun hartan honen burutik harat honat ibiliko ziren ametsez.

Niri iduri zait Isidrok ahaleginak egin zituela bere semebitxiari txistularitzaren karga magnetiko handi bat ezartzen.

Eta halaxe gertatu ere gertatu da.

Jose Inazio mutiko bizkor bihurri eta ekimen handikoa zetorren.

Eskolara joaten hasi zenean, deigarri gertatzeko moduko otartekoak eramaten omen zituen, ogi puska handia, alegia.

Handik eta harat bere lagunek Peter Pan ezarri zioten izengoititzat, denborarekin Peter izatera mugatu dena.

Eta hauxe da gaur egun oraino bere lagunek eta edonork erabili ohi duena.

Ez zen oso goiztar hasi txistua jotzen Jose Inazio.

Bere ama, Teresita Miner izan zen horretara eragin ziona.

Eskerrak!

Jose Inazio oroitzen da 1968ko abuztuaren 2an hartu zuela lehenbizikoz txistua eskuetan, 14 urte zituelarik.

Berehalako batetan ikasi zuen Bautista Basterretxe jotzen.

Jose Inazio Antsorena Miner 1969an 15 urte zituenean.